xref: /dokuwiki/inc/lang/eu/install.html (revision cbcf050340ec5c16d2d0aa9edce23ed980817dc9)
1
Orri honek Dokuwiki-ren lehenengo instalazioan eta konfigurazioan gidatzen du. Instalatzaile honen informazio gehiago eskuragarri dago bere dokumentazio orrian.

2
3
DokuWikik fitxategi arruntak erabiltzen ditu wiki orriak eta orri horiekin erlazionatutako informazioa (adb. irudiak, bilaketa indizeak, azken berrikuspenak, etab.) gordetzeko. Modu egokian funtziona dezan, DokuWikik idazketa baimena behar du fitxategi horiek gordetzen dituzten direktorioetan. Instalatzaile hau ez da gai direktorio baimenak ezartzeko. Hori normalean komando bidez egin beharra dago, edo hosting bat erabiliz gero, FTP bidez edo hosting-aren kontrol panel bidez (adb. cPanel).

4
5
Instalatzaile honek zure DokiWikiren konfigurazioa ezarriko du
6AKLrentzat, zeinak administratzaileei ahalbidetzen dien saioa hasi eta DokuWikiren administrazio menua atzitzea plugin-ak instalatu, erabiltzaileak kudeatu, wiki orrietara atzipenak kudeatu eta konfigurazio aukerak aldatzeko. Hau ez da beharrezkoa DokuWikirentzat funtziona ahal dezan, baina DokuWiki administratzeko errazagoa egingo du.

7
8
Esperientziadun erabiltzaileek edo ezarpen behar bereziak dituzten erabiltzaileek honako estekak erabili beharko lituzkete xehetasun gehiago lortzeko
9instalazio azalpenen inguruan eta konfigurazio ezarpenen inguruan.